Itsas kutsadura: mikroplastikoak

Jose-Mari-Etxabeurbieta
Jose Maria ETXABE URBIETA
ODS11e
ODS14e

Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Gipuzkoako Campusa

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: LH 5-6
  • Eguna: Irailak 29
  • Ordua: 12:00
  • Iraupena: 35 minutu

Deskribapena

Itsasoa zer den aurkeztu ondoren (ekosistema), gizakiak eta hiri handiek (pertsonak) sortzen duten kutsaduraz solastuko gara. Kutsaduraren eraginean sakonduko da, bereziki mikroplastikoei helduz. Zaborra arazo handia da.

Ozeanoak zaborrez beteta daude, bai azalera bai hondoa, baina zergatik batzuk ikusten ditugu, itsas gainean daudenak, eta beste batzuk hondoratu egiten dira. Zertan datza flotazio edo hondoratze prozesua?

Objektuaren arabera, zerk eragiten du flotatzea ala hondoratzea?Hitzaldi labur honetan lehendabizi orekari buruz hitz egingo da: objektuak noiz erortzen diren eta tente noiz mantentzen diren. Hori ulertzeko, ideia nagusia grabitate zentroa da. Ondoren, flotazioa landuko da, honako kontzeptuen bidez: Arquimedes-en printzipioa, dentsitatea, grabitate-zentroa, flotazio-zentroa eta metazentroa. Hori dena ulertzeko irudiak erabiliko dira eta ahal bada esperimenturen bat egingo da.