Marie Sklodowska-Curie (MSCA) ekintzak lagungarriak dira mundu osoko ikertzaileen prestakuntza eta garapen profesionalean, doktorego programa bikainak, doktorego ondoko banakako proiektuak eta elkarlaneko proiektuak finantzatzeko funtsak bitarte.
UPV/EHUk arreta berezia jarri du ekintza horiek sustatzean eta laguntzean, nazioartekotzeko estrategiaren eta ikertzaile gazteak erakartzeko estrategiaren barruan. MSCA hauek gure unibertsitateari emandako proiektuen % 50 baino gehiago izan dira, Europako Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Horizon 2020 (H2020) Esparru Programaren barruan (2014-2020). Egunera arte, dagoeneko sei MSCA proiektu berri dira Horizon Europe (2021-2027) Esparru Programa berriaren barruan.
Gonbitea egin gura dizugu MSCA izenekoei esker UPV/EHUn lan egiten duten mundu osoko ikertzaileak ezagutzera. Jakin nahi baduzu zertan aritzen diren, zein den haien prestakuntza akademikoa, zerk bultzatu zituen karrera zientifiko bat aukeratzera, zein diren haien ametsak…, hementxe dituzu beren historiak. Egin klik horiexetan!