Mirari Antxustegi Bengoetxea

Mirari Antxustegi Bengoetxea

Oraingo lanpostua/Puesto actual

Irakasle Agregatua, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailekoa  (UPV/EHU) eta gaur egun BioRP Biobirfindegietako Prozesuen Ikerketa taldeko partaidea.

Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria

Bere ikerkuntza ibilbidea Fuel Chemistry Laboratoryan, University of Strathclyden, hasi zuen ikatz desberdinetan disolbatzaileekin egindako tratamenduen eragina beraien egituran aztertzen. Hortik tratamendu hauek karbono hauen egitura porotsuan zuten eragina ikertzera pasatu zan. Beste lankide batzuekin batera, Contrast-Matching Small-Angle Neutron Scattering (CM-SANS) izeneko teknika garatu zuen matrize karbonotsuetan gasifikazio edota konbustio prozesuetan ematen diren aldaketak aztertzeko. Horretarako, IPNS (Argonne National Laboratory, EEUU) eta ISIS (Rutherford Appleton Laboratory, R.U.) zentruekin kolaboratu zuen bere esperimentuak egiteko. Ikertzaile postdoktorala izan da Brown Universityn (EEUU), Fluid and Thermal Process Engineering, Division of Engineeringen. UPV/EHUn ikerkuntza talde desberdinekin lan egin du, konbustio katalitikozko prozesuetan eta, gehien bat, energia sorkuntzarako materiale karbonotsuen diseinu, ekoizpen eta karakterizazioan.

Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación

Ikusmina eta ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna lortzeko teknologiak garatzeko grina.

Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo

Biofindegi Prozesuak ikerketa taldea BIORP. Ikerketa talde horrek ikuspegi holistikoa aplikatzen du biomasaren balorizazioan, prozesu jasangarriak aztertu eta balio altuko produktuak lortzeko.

Taldearen ikerketa jarduerek, biomasarekin lotutako prozesu osoa hartzen du kontutan, lehengaietatik azken produktuetaraino iritsi arte, ekonomia eta ingurumenaren ebaluazioa kontuan izanik.

Lan hau burutzeko, arlo desberdinetako jakintzak aplikatzen ditu, hala nola, kimika eta prozesuen ingeniaritza, kimika eta material eta ingurumen zientziak

Taldeak burutzen dituen ikerketak hauek dira:

  • Biomasarekin lotutako prozesu jasangarriak diseinatzea, balio erantsiko produktuak lortzeko.
  • Prozesuen integrazioa.
  • Prozesuen simulazioa eta optimizazioa.
  • Ingurumen eta energiaren optimizazioa.
  • Prozesuen areagotzea.
  • Aplikazio berriak garatzea.

Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…

Doktoregoa egiten nengoenean EEBBtako eta Erresuma batuko partikulen azeleragailu handietara joaten nintzen neutroien barreiatze esperimentuak egitera nire materialen azalerak neurtzeko.

Etorkizunari begira/Mirando al futuro

Euskal Herrian energia eta material berriak lortuko dituen Biomasa lignozelulosikoan oinarritutako biobirfindegi integratu bat sortzeko proiektu bat burutzea.

Biomasa hondakinak eta teknologia sinpleak diseinatzea garapen bidean dauden herrialdeetan energía lortzeko ezarri ahal izateko, bertakoen, bereziki emakumeen, ongizate eta garapena bultzatuz.