Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka

Ekimen honen jarduketa nagusia ikertzaileen lana gizarteari hurbiltzea da, eta irailaren 30ean, ostiralez, egingo da, Europa osoan bezala.

Campo Volantin Pasealekua zientziaz beteko da eta bertan ezagutu ahal izango dira, zuzen-zuzenean gaietan adituak direnen eskutik, edizio honetako misioekin, GJHekin eta UPV/EHUko ikertzaileek egikaritzen duten Europako Itun Berdearen helburuekin bat datozen ikerketak eta proiektuak: ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea, eraginkortasun energetikoa, osasuna, kutsadura, material berriak… izango dira jorratuko ditugun gaietako batzuk. Ez geratu Zientzia txokoak UPV/EHUko ikertzaileekin ikusi gabe.

Aldi berean, begiztatu ahalko da Zientzia kalean erakusketa ibiltaria, eguneroko objektuetan dagoen zientzia agerian jartzen duena, geure hiri eta herrietako espaloietan hiritarrokin topo eginez.

UPV/EHUko ikertzaileek gidatutako Behaketa astronomikoaz atsegina hartzeko aukerak emango dio amaiera jardunaldiari.

Aurten zientzia zugandik inoiz baino gertuago egotea nahi dugu. Kontsultatu programazioa eta etorri bisitatzera!