Green Week – Egitaraua

Euskal Herrian ingurumenaren eta ozeanoen eremuan izan diren aurrerapen zientifikoak herritarrei hurbiltzeko astea, bat eginez Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin (ekainak 5) eta Ozeanoen Nazioarteko Egunarekin (ekainak 8).

Ingurumenaren arloko dibulgaziorako eta kontzientziaziorako astea, gure eguneroko ohituretan eragina izan dezan eta, nola banaka hala modu kolektiboan, ingurumena eta ozeanoak kontserbatzeko eta hobetzeko dugun erantzukizunari buruz hausnar dezagun, bi elementu horien osasunaren mende baitago herrien ongizatea eta gure zibilizazioaren garapen ekonomikoa.

Hiru lekutan egingo dira jarduerak:

LEIOAKO CAMPUSA:

Ekainak 3

  • 10:00-10:15 Ongietorria egin eta manifestua irakurriko dute Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak, Ikerketaren arloko errektoreordeak eta Bizkaiko Campuseko errektoreordeak. Gero, argazki ofiziala egingo da ikertzaile eta ikasleekin.
  • 10:15 Saria emango zaio HiloTesis lehiaketaren barne faseko irabazleari, eta Zientzia kalean/La Ciencia en la calle erakusketa inauguratuko da.
  • 10:15-11:15 Hamaiketako zientifikoa, eta erakusketa bisitatu, infografien eduki zientifikoa finkatzen parte hartu duten ikertzaileen laguntzarekin.
  • 11:30-13:30 “Kutsadura ikusezina” tailerra eta “Mikroplastikoetan dago gakoa” escape rooma, egunean zehar gurekin egongo diren DBHko 2. mailako 40 ikasleentzat.

SAN FRANTZISKO AUZOA, BILBO:
“Zientziaz blai” ekitaldia, LOGOS elkartearekin lankidetzan

Ekainak 3, ostirala

Zientzia eta Gizartea” hitzaldi dibulgatzaileak

Ekainak 4, larunbata

Irteera geologikoa

Aztarna ekologikoari buruzko tailerra

Ekainak 3, ostirala

“Zientzia eta Gizartea” hitzaldi dibulgatzaileak

Lau ikertzailek beren azterketa eremuetako gai bat aurkeztuko dute, eta gure gizartean duten eragina erakutsiko digute. Ondoren, eztabaida bultzatuko dute entzuleekin.

  • Tokia: Hika Ateneo (Eskola Zumarkalea 1).
  • Eguna: ekainak 3, ostirala.
  • Ordutegia: 18:00 (iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu).
  • Doan.
  • Hizlariak eta hitzaldiak:
    • Elisa Sainz de Murieta: “Klima aldaketaren eraginak eta haren erantzuna”
      Klima aldaketaren eraginak gero eta nabariagoak dira. Etorkizunean, oro har egiten dugun emisio murrizketaren araberakoa izango da aldaketen garrantzia, baina, asmo handiko murrizketak eginda ere, etorkizunean, eragin batzuk izaten jarraituko dugu, eta, beraz, eragin horietara egokitzeko ekintzak egin beharko ditugu. Hitzaldi honetan ikusiko dugu zeintzuk diren eragin nabarmenenak, eta zer neurri ezar ditzakegun horiek minimizatzeko.
    • Jorge Hernández: “Oinak lurrean. Aukera gehiago ditugu janaririk gabe geratzeko, Marten bizitzeko baino”.
      Haur bat hazten denean eta astrofisikari izateko ametsa egia bihurtzen duenean, bere nagusiei kasu egitea eta oinak lurrean jartzea erabakitzen du, eta ikusten du gure zibilizazioa dela oinak lurrean ez dituena.
    • Nerea Zuluaga: “Krisi ekologikoa eta proba nagusiaren mendea. Gai izango al da gure gizartea zibilizazio aldaketara egokitzeko?”
      Txosten zientifiko guztiek diote marra gorri asko gainditu ditugula. Lurraren mugak bortxatu ditugu, eta birsortzeko ia gaitasunik gabe utzi dugu planeta. Egoera larria da, eta kontuz ibili behar dugu muturreko jarrerekin: egoera horrek sortutako “alarma egoera” ezin da aitzakia izan biziko ditugun kolapso txikiak ukatzeko. Hala ere, ezin dugu ez ezkortasunean ez erruduntasunean erori. Beraz, hau da galdera: nola jokatu behar dugu –banaka nahiz taldean– krisi ekologiko honi eraginkortasunez eta berehala aurre egiteko?
    • Goiuri Alberdi: “Zer jaten duzu zuk krisi ekologiko eta sozialaren garai honetan?”
      Krisi ekologikoak ekintzara pasatzea eskatzen digu. Premiazkoa da paradigma jasangarri eta erresiliente baterantz joatea. Elikadura sistemari dagokionez, agroekologiak dirudi krisi ekosozialari elikaduratik aurre egiteko biderik egokiena. Ekainaren 3an, krisi honetan eragin positiboa eta negatiboa duten elikadura sistemak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugun nola eman diezaiokegun forma, tokian tokikotik, sistema agroekologikoei.

Ekainak 4, larunbata

Irteera geologikoa

Geologo aditu talde batekin paseatuko dugu San Frantziskotik eta Bilbo Zaharretik, Bilboko itsasadarraren eta gure hiriko eremu historikoaren testuinguru geologikoa ezagutzeko eta industriak eta meatzaritzak ingurune honetan duen eraginaren berri jakiteko.

  • Tokia: Mariaren Bihotza plaza.
  • Eguna: ekainak 4, larunbata.
  • Ordutegia: 12:00 (iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu).
  • Doan.
  • Gehienez ere 30 lagunentzako tokia dago. Erreserbatu tokia aldez aurretik, helbide elektroniko honetara idatzita: logoselkartea@gmail.com.

Aztarna ekologikoari buruzko tailerra

Tailer honetan, aditu batek azalduko digu zer eragin duten gure eguneroko jarduerek ingurumenean, eta erakutsiko digu nola kuantifikatu, eta gure karbono aztarna nola arindu.

  • Tokia: Bilborock (Mesedeetako kaia 1).
  • Eguna: ekainak 4, larunbata.
  • Ordutegia: 18:00 (iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu).
  • Doan.
  • Gehienez ere 20 lagunentzako tokia dago.

ITSASMUSEUM BILBAO: Basque Environment Ocean Week. Nakusarbe elkartea eta Itsasmuseumarekin lankidetzan

Ekainak 5 -Argazki erakusketa

Ekainaren 5ean erakusketa gune bat inauguratuko da honako erakusketa honekin: OZEANOA, ANIZTASUN MEHATXATUA. Aire zabaleko argazki erakusketa honek ozeanoen bitartez hurbiltzen gaitu ingurumenaren gaineko kultura arduratsura, eta agerian uzten du ozeanoetan espezie ugari daudela arriskuan. Itsas biodibertsitatean murgilduko gara munduko argazkilari onenek itsas giro sentikor eta ahulenetako batzuetan hartutako irudi txundigarrien bidez.

Ekainak 8 eta 9 -Planeten mugei buruzko hitzaldiak.

  • Ekainak 8, 1. saioa. 09:00-13:00: Klima aldaketa. Biosferaren osotasuna. Ozeanoen azidifikazioa.
    • Asier Hilario, GEOPARKEA
    • Ibone Ametzaga, UPV/EHU, UNESCO KATEDRA
    • Ángel Borja, AZTI
    • Manu Soto, PIE-UPV/EHU
    • Guillem Chust, AZTI
  • Ekainak 8, 2. saioa. 15:00-20:00: Ur gezaren erabilera. Aldaketak lurzoruaren erabileran. Fluxu biogeokimikoak.
    • Victor Peñas, URA
    • Ana Alzola, IHOBE
    • Carlos Garbisu, NEIKER
    • Amaia Salaverria, SALABERRIA INGENIARITZA
    • Xabier Lejarzegi, EKOLURRA
    • Iñaki Antigüedad eta Ana Zabaleta, UPV/EHU
  • Ekainak 9, 3. saioa. 09:00-13:00: Ozono estratosferikoa urritzea. Aerosolen karga. Entitate berriak sartzea. Jasangarritasunaren aldeko gizarte ekintza.
    • Jon Sáenz, PIE-UPV/EHU
    • Izaskun Suberbiola, MATER
    • Idoia Muñoz, GAIA
    • Belen González, PIE-UPV/EHU
    • Jon Hidalgo, LURGAIA
    • María Ballesteros, SURFRIDER

Webinarra “Nola egin norberak kontra aldaketa klimatikoari?”

Ekiteko unea orain da. Ez dago B planetarik

  • Eguna: ekainak 8, asteazkena
  • Ordutegia: 12:00-13:00
  • Lekua: webex bidez (online) [Gazteleraz]

The Planet App-ek, UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzarekin lankidetzan, “Nola egin norberak kontra aldaketa klimatikoari?” webinarra antolatu du, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 5).

Zer da klima-aldaketa? Zein da gure eragina klima-aldaketan? Nola murriztu dezakegu?

Galdera horiek guztiak eta beste batzuk erantzungo dira, animatu eta parte hartu!