Mikel Undagoitia Notario

Mikel Undagoitia Notario

Oraingo lanpostua/Puesto actual

BCMaterialsen ikertzaile doktoregaia naiz.

Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria

Kimikan graduatu nintzen 2018. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta jarraian, urtebeteko Material Berrien masterra burutu nuen EHUn. Ondoren, nire ikerkuntza ibilbidea industriara bideratu nuen eta ia bi urtez Leartiker (BRTA) ikerketa-zentroan lanean aritu nintzen. Bertan, plastikoen analisi eta hauen transformazio-teknikei buruzko ezagutza barneratu nuen. 2021. urtean, BCMaterials ikerketa-zentroan hasi nintzen eta geroztik bertan ikertzaile gisa dihardut.

Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación

Motibazio nagusiena zalantzarik gabe gizartea osatzen dugun pertsona ororen bizitza erraztea da. Gure kasuan, helburu hau gizarteak dituen beharrak identifikatuz eta behar horiek konpontzen dituzten materialak garatuz egiten dugu.

Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo

Gaur egun, Juan Pablo Esquivelen (Ikerbasque Research Associate) “Ecobatteries” ikerketa-taldeko parte naiz BCMaterialsen. Gure taldeak bateriak garatzen ditu aplikazio espezifikoetara moldatzen direnak, ikuspuntu jasangarri batekin. Orain arte, taldean bateria primarioak garatu dituzte biodegradagarriak eta konpostagarriak direnak. Ikuspuntu berarekin, nik bateria sekundarioak edo birkargarriak garatzen ditut. Oro har, zientzialariek energia dentsitate handiak gordetzeko bateriak garatzera bideratu dituzte beraien ikerketak. Gure ikerketa-ildoa horretan desberdintzen da. Izan ere, guk bateriak birkagarkarriak garatzen ditugu, beraien funtzioa bukatu ostean degradatu egiten direnak. Bateria hauen aplikazioa nekazaritzan aurreikusten dugu, hari gabeko sentsoreak elikatzeko zehazki. Hazkuntza parametroen monitorizazioa era fokalizatu batean burutzea ezinbestekoa baita urtero uzta oparoak ziurtatzeko eta hauek mantentzeko baliabideak modu eraginkor batean erabiltzeko. Behin uzta garaia igarota eta bere funtzioa bete dutenean, sentsoreak bertan uztea posible izango litzateke lurraren kalitatea kaltetu gabe edo honen kalitatea hobetuz.

Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…

Langile oso saiatua naiz eta egunero ikastea dut gustoko. Ekinez guztia gainditu daitekeela uste dut eta pentsamendu hori nire lanean aplikatzen dut.

Etorkizunari begira/Mirando al futuro

Ikerkuntzan jarraitzea gustatuko litzaidake; energiarekin zerikusia duen ikerketa eremuan edo ikerketa eremu antzekoan.