Landareak, oro har, ez dira mugitzen. Haien funtzionamenduari begiratzen badiogu, ordea, jarduera bete-betean ari dira. Eta jarduera hori ezezaguna bezain funtsezkoa da planetarekin dugun harremanerako eta gure ongizaterako. Esperimentu erraz batzuen bidez erakutsiko dugu landareek gizartearen erronka handien aurrean zer funtzio garrantzitsu betetzen dituzten (basoen osasuna, klima-aldaketa edo kutsatutako lurzoruen lehengoratzea, adibidez).