Jasangarritasunaren aldeko enpresariak sortzen

Julen-Castillo-Apraiz
Julen CASTILLO APRAIZ
Unai-Tamayo-Orbegozo
Unai TAMAYO ORBEGOZO
ODS4e
ODS12e
ODS17e

Ikertzaileak: Julen CASTILLO APRAIZ, Unai TAMAYO eta Europako hainbat unibertsitateko ikertzaileak: Alemania (Berlin School of Economics and Law y Cologne Business School), Italia (Università Degli Studi Di Bari Aldo Moro), Hungaria (Budapesti Gazdasagi Egyetem) eta Finlandia (Lappeenranta University of Technology)
EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT). Erasmus+KA2
Finantza Ekonomia II Saila
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Bizkaiko Campusa

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa
  • Eguna: Irailak 30
  • Ordua: 11:15
  • Iraupena: 35 minutu

Deskribapena

EFFORT (Effectiveness of Responsibility Teaching) irakaskuntza-berrikuntzari buruzko Erasmus+ proiektua da. Batez ere, iraunkortasunarekin eta enpresen gizarte-erantzukizunarekin lotutako irakaskuntza-kontzeptu berritzaileak garatu eta ezartzen saiatzen da.

Irakasleei zeregin hori erraztuko dieten tresnak sortu nahi dituzte eta, baliabide horien bidez, kontzientzia sortu eta ikasleen jokabide arduratsua sustatu.

Era berean, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) edo iraunkortasunari buruzko alderdiak sustatzen dituzten irakaskuntza-praktika berritzaileei balioa ematea ere badu helburu proiektuak.

Hitzaldi labur birtual honetan, EFFORT proiektuaren berri emango digute eta etorkizuneko erabaki hartzaileak izango diren gaur egungo gazteekin batera erabaki arduratsuak hartzearen garrantziaz mintzatzeko prest daude.