Proposamen honek gogoeta dakar diskurtso historikoak sortzeko batzuetan oinarri gisa erabili izan ditugun aurreiritzi eta funtsik gabeko planteamenduei buruz.
Hala, kontakizun berriak planteatuko ditu adibide zehatz batzuen datu arkeologikoak berrikusiz, interpretazio berriak egiteko, estereotipoak aztertzeko eta baldintzatzen gaituzten bestelako determinismo zenbait ikusteko. Besteak beste, berrikusiko dira lurperatze anitzak, norbanakoekin lotutako armamentua, gerra eta ehiza eta talde jakin batzuekin duten lotura edota gizon, emakume, mutiko, neskato edo adin nagusiko pertsonek gizataldetan duten parte-hartzea. Hala, egungoa iraganera estrapolatzea dakarten azalpenak desegingo ditugu. Arkeologiak emandako datu berriek beste errealitate batzuk erakutsiko dizkigute.
Ausartzen zara horiek deskubritzen?