Unai Tamayo Orbegozo
Oraingo lanpostua/Puesto actual
Irakasle ikertzailea, Finantza Ekonomia II saila, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) (UPV/EHU). Euskara, Ikasleen eta Enplegarritasuneko Dekanordea.
Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria
Environmental marketing-aren inguruan egin nuen lan, eta gaur egun ere horretan dihardut, ecological economics esparruan lanean hain zuzen ere. Aspaldi hasi nintzen lanean Finantza Ekonomia II sailean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) zehaski. Gainera, egun Euskara, Ikasleen eta Enplegarritasuneko Dekanordea naiz.
Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación
Egungo arazoen inguruan kezkatuta nago. Gizarte-ongizatea hobetzeko helburuarekin enpresekin lotura duten hainbat esparrutan hasi nintzen ikertzen, eta gaur egun Europa mailan gauzatzen den Erasmus+ proiektu baten kide naiz.
Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo
EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) izeneko taldean ari naiz lanean, Erasmus+ motako ikerketa proiektu batetan. Funtsean, iraunkortasunarekin/Enpresen gizarte erantzunkizunarekin lotutako irakaskuntza-kontzeptu berritzaileak garatu eta inplementatzen saiatzen naiz. Irakasleei lan hori erraztuko dieten tresnak sortu nahi ditut, eta, baliabide horien bidez, kontzientzia sortu eta ikasleen jokabide arduratsua sustatu. Era berean, Garapen Iraunkortasunerako Helburuak (GIH) edo iraunkortasunari buruzko alderdiak sustatzen dituzten irakaskuntza-praktika berritzaileei balioa ematea ere badu helburu proiektuak.
Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…
Proiektua oraindik martxan dago, beraz emaitzarik garrantzitsuenak oraindik lortzeke daude. Adibide gisa, gaur egun “Shaping a Sustainable Future” izeneko liburu baten inguruan ari naiz lanean (Finlandian dagoen LUT unibertsitateko gure kideek gidatuta), “Innovative teaching practices for educating responsable leaders” leloarekin. Liburu honen bitartez, beste irakasleei tresnak eman nahi dizkiet beraien enpresaren gizarte erantzunkizunaren saioak era eraginkorrean presta ditzaten.
Europako proiektuak/Proyectos europeos
Aipatu dudan bezala, EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) proiektuan ari naiz lanean Europako sei unibertsitatetako kideekin HWR Berlin (Alemanian dago proiektuaren burua), LUT University (Finlandia), CBS International Business School (Alemania), Universita Degli Studi Bari Aldo Moro (Italia), Budapesti Gazdasagi Egyetem (Hungary) eta UPV/EHU.
Etorkizunari begira/Mirando al futuro
Aipatutako arloetan etorkizunean ere lan egin ahal izatea nahiko nuke, eta baita ere gaur egungo gizartean dauden zalantza eta arazoen inguruan irakasle arduratsu gisa gogoratuak izatea. Duela gutxi Euskara, Ikasleen eta Enplegarritasuneko Dekanordea izendatu naute.