Aloña Otaegi Aizpeolea

Aloña Otaegi Aizpeolea

Oraingo lanpostua/Puesto actual

Irakasle eta Ikertzailea. Irakasle atxikia.
Teknologi Elektronikoko Saila, Bilboko Ingeniaritza Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU.

Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria

Telekomunikaziotan ingeniaria naiz. Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasi nuen eta unibertsitateko lana 2007an hasi nuen, Elektronika sektoreko enpresan lan egin ostean eta baita irakaskuntza sektorean ere.

Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako graduko eta masterreko irakaslea naiz, eta nire irakasgaiak elektronika arloan zentratuta daude, mikroelektronikan bereziki. Ematen ditudan irakasgaiak ikerketa arloarekin erlazionatuta ditut, izan ere eguzki-zelulen funtzionamendua ulertzeko mikroelektronikako jakintza izan behar da. Prestigiozko aldizkariotan publikatu dut, konferentzia zientifikoetan parte hartu eta zenbait liburu eta liburu-kapitulu publikatu ditut irakaskuntza-arloan.

Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación

Ikerketak beti gazte mantentzea behartzen zaitu, nahiz eta adinez urteak betez joan, burmuina beti mugimenduan duzu erronkak gainditzeko prest! Enigmak askatzeko zaletasuna.

Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo

Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuko partaide naiz (TiM) eta Ikerketa-lerroan eguzki-zelulen fabrikazioaren hobekuntzan nabil. Ba al zenekien eguzki-zelula baten atzeko aldeak ere sortzen duela elektrizitatea?

Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…

  • Talde-lana eta etengabeko ikaskuntza.
  • Erronkak metodo zientifikoa aplikatuta ebazten diren enigmak.
  • Lorpen politak erdiestearen poztasuna, ahalegin handia eskatzen badu ere.

Lorpen gisa

  • Eguzki-zelulen kalteen karakterizaziorako metodologia berriaren ezarpena.
  • Eguzki-zelulen funtzionamendu konplexua erraztasunez transmititzeko ahalmena.

Etorkizunari begira/Mirando al futuro

  • Ikerketan jarraitu, ilusioz, eguzki-zelulen fabrikazio prozesuak hobetuz.
  • Energia-fotovoltaikoa gizarteratzeko bidean jarraitu.
  • Ikertzeko bokazioa duten pertsonak prestatzea.