Tokiko Energia Komunitatea: Guzman herriko kasu praktikoa

Koldobika-Martin-Escudero
Koldobika MARTIN ESCUDERO
ODS7e
ODS11e

Ingeniaritza Energetikoa Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko campusa

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa
  • Eguna: Urriak 4
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Deskribapena

2019tik aurrera, legeak energia elektrikoaren autokontsumoa baimentzen du, banaka edo taldeka. Horren ondorioz, Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sortu dira, eta, horiei esker, hainbat kidek (partikularrek, enpresek edota administrazioak) energia berriztagarriko instalazio baten onura kolektiboki jaso dezakete.

TEK kontzeptua azalduko da Guzmanen kasu praktikoaren bidez. Guzman Burgos probintzian dagoen landa-herria da. Guzmanen kasuan, asmoa da etxebizitza/lokal bakoitzak bere modulu fotovoltaikoak estalkian jarri ordez (horrek dakartzan gainkostuekin) instalazio bakarra egitea. Horrela, komunitateko kideek instalazio komunean sortutako elektrizitate guztia adostutako banaketaren arabera partekatu ahal izango dute. Horrela, energia berriztagarriaren bidez elektrizitate-kontsumoaren %55 sortuko da, eta ekoiztutakoaren %48 inguru autokontsumituko da, gainerakoa sare-elektrikora isuriz.

Azken batean, Guzmanen kontsumitzen den elektrizitatearen parte bat berton ekoiztea da helburu nagusia (autokontsumo lokala). Horrek onura energetikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak ekartzen ditu. Horrela, Garapen Iraunkorreko Helburuei dagokionez, 7. (energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea) eta 11. (hiri eta komunitate iraunkorrak) helburuak sustatzen dira.