Plastikoak, onak ala txarrak?

Cristina-Pena
Cristina PEÑA RODRÍGUEZ
Amaia-Mendoza-Larranaga
Amaia MENDOZA
Asier-Elejoste
Asier ELEJOSTE
ODS9e
ODS11e
ODS12e

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibar
Gipuzkoako Campusa

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: DBH 1-2-3-4
  • Eguna: Irailak 28
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: 35 minutu

Deskribapena

Plastikoak edo polimeroak egiten ditugun jarduera guztien parte diren materialak dira, besteak beste, arropa, ontziak, kirol-materiala, medikuntza, informatika edo nekazaritza. Propietate fisiko-kimikoak moldeagarriak dira. Gainera, dentsitate txikia duenez, pisu txikiko produktuak sortzen dira, eta, horri esker, plastikoak aurrera egin du sektore askotan. Baina ingurumen-inpaktu ugari sortzen ari da naturguneetan, hala nola itsasoan edo laborantza-lurretan. Normalean lehengai fosilekin fabrikatzen dira, baina badira beste aukera batzuk ere, biopolimeroak adibidez.  Azken urteetan polimero biodegradagarriak ezagutzen ari gara supermerkatuetan. Irtenbidea izango al dira?

Birziklatzea eta berrerabiltzea aurrerapausoak dira plastikoaren sektorean ekonomia zirkularrerantz.

Hitzaldian, polimeroen ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutaraziko dira, eta kontsumoen eta inpaktuen egungo egoera aztertuko da. Era berean, biodegradazioa, biopolimeroa eta ekonomia zirkularra kontzeptuak aurkeztuko dira.