Dieta begetarianoa, klima-aldaketan erabilgarria

Saioa-Gomez-Zorita
Saioa GÓMEZ ZORITA
ODS3e
ODS12e

Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila
Farmazia Fakultatea
Arabako Campusa

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: DBH 3-4
  • Eguna: Urriak 3
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Deskribapena

Hitzaldi hau klima-aldaketa misioaren barnean kokatzen da.

Frogatu da planetarako dieta jasangarrienetako bat dela landare jatorriko elikagaiz soilik edo batez ere osatutako dieta begetarianoa. Izan ere, elikaduratik eratortzen diren berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzen ditu.

Hori kontuan izanik, dieta begetarianoa zer den azalduko da, dieta hori jarraitzearekin lotuta sortzen diren zalantza eta beldur nagusiak ebatziko dira eta, azkenik, ingurumenari dagokionez dieta horrek dieta orojalearekin alderatuz dakartzan onurak azalduko dira.