Eider Mendiburu Valor

Eider Mendiburu Valor

Oraingo lanpostua/Puesto actual

Doktoradutza ikaslea (PhD student), ingenieritza kimiko eta ingurumen ingeniaritza saila.

Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarreko atalean bukatu nituen Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikasketak 2017an. 2017-2018 urteen bitartean Material berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra burutu nuen Donostian, Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan. Urte horretan bertan, Ingurumen Ingeniaritza eta Ingeniaritza Kimikako saileko “Materialak+Teknologiak” ikerketa taldera sartu nintzen Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ikerketa bati esker. 2018. Urtearen bukaeran Eusko Jaurlaritzaren PreDoktoretza Beka esleitu zidaten eta ikerketa talde berdinean jarraitu nuen lanean. 2019ko urtarriletik doktoretza tesia burutzen ari naiz Cristina Peña Rodriguez eta Arantxa Eceiza Mendiguren doktoreen gidaritzapean. Nire lana PET materialen birziklapenean zentratzen da, prozesaketa termo-mekanikoaren optimizazioa eta kimikon oinarrituriko material berrien garapena.

Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación

Betidanik izan dut interesa ingurumenari dagozkion gaietan, horregatik hautatu nuen bide hori, energia berriztagarrien ingeniaritza ikasten eta gero material berriztagarrien ingeniaritzako masterra egiten. Proiektu hau azaldu zidatenean motibazio handia izan nuen, izan ere, jakinaren gainean gaude denak itsasoko kutsadura ingurumen arazo larri bat dela, geroz eta hondakin gehiago bukatzen baitute itsasoan eta nire lanarekin ingurumenaren alde kontribuzio txiki bat egin nezakeela ikusten nuen, plastikoen zikloa itxi birziklatzeko sistema optimoa diseinatuz.

Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo

GMT “Materialak+Teknologiak” ikerketa lanean garatzen dut ikerketa. Nire ikerketa PET materialen birziklapenean kokatzen da, baina bereziki PET material oso degradatuetan, itsas ingurunetik datozenak adibidez. PET-a, poli(etilen tereftalatoa) ontzien industrian erabilera handiko plastikoa da, hori dela eta, hondakin asko sortzen dira, zeintsuetatik kantitate handi bat itsasoetan bukatzen duten, horrek dakartzan ingurumen arazoekin bat. Horregatik nire ikerketa PET material horien birziklapenean zentratzen da, termo-mekanikoki prozesaketaren bidez edo kimikoki glikolisiaren bidez, material berrien garapenerako, PET material degradatuentzat birziklatze sistema optimoa diseinatzeko helburuarekin.

Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…

Itsasoko kutsadura gaur egun dagoen ingurumen arazo larrienetarikoa da Europa Batasuna eta beste erakunde batzuen esanetan (Greepeace, adibidez). Ozeanoetan metatutako plastiko multzoek uharte plastikok sorrarazi dituzte.Adibidez Ozeano Barean metatutako plastiko multzoaren azalera Euskal Herriaren azalera baino 77 aldiz handiagoa da. Itsasoan aurkitutako plastiko hondakinek degradazioa pairatu dute ingurune horietan egoteagatik, izan ere, eguzki erradiazioak, tenperatura aldaketak, gazitasunak eta arroka eta gainerako elementuen marruskadurak eragina duten materialetan. Horregatik, hondakin hauek birziklatzeko sistema zehatz bat diseinatu behar da, izan ere, ezin dira kontenedore horira botatzen ditugun plastikoak bezala birziklatu.

Etorkizunari begira/Mirando al futuro

Etorkizunari begira oso degradatutako PET materialak birziklatzeko sistema optimoena diseinatzea dut helburu, materialaren zirkulua itxiz, beti ere ingurumenari erreparatuz. Egindako ikerketa industria mailan erabilgarria izatea gustatuko litzaidake, hau da, enpresek itsasoko hondakinak birziklatzeko sistema ezartzea haien prozesuetan.