Plastikoekin zer egingo dugu? Ekonomia Zirkularra

ODS9e
ODS12e
ODS14e

Asier Elejoste Gonzalez

Cristina Peña Rodríguez

Deskribapena

Gure gizartean plastikoak asko erabiltzen diren materialak dira, egonkortasuna, arintasuna eta moldakortasuna dutelako hainbat behar asetzeko, hala nola biomedikuntzan edo elikagaiak ontziratzean, besteak beste. Baina 50eko hamarkadan plastikoak merkaturatu zirenetik, haien ekoizpenak (350 Mt/urte baino gehiago) kontsumoak eta kudeaketa eskasak inpaktu handiak eragin dituzte naturan, eta adibide argia dira itsasora iristen diren 11 Mt/urte hondakinak. Horregatik, kudeaketa eta birziklatzea, eta, oro har, eredu ekonomikoa aldatzea, linealetik zirkularrera, funtsezkoa da gizarte jasangarri baterantz aurrera egin ahal izateko.

  • Hizkuntza: euskara/gaztelania
  • Nori zuzenduta: DBH 3-4
  • Eguna: 22
  • Ordua:
    • 09:30 euskaraz
    • 11:30 gaztelaniaz
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.