Zientzia txokoak

Ikerketa taldea: eusBIOTEK. Bioteknologiaren Euskal Elkartea

Ikertzaileak: Arantza MUGURUZA MONTERO | Leire FERNÁNDEZ VEIGA
Biokimika eta Biologia Molekularra Saila, ZTF
Bizkaiko campusa

Bioteknologia gizarteari hurbiltzea da eusBIOTEK, Bioteknologiaren Euskal Elkartearen helburua. Txoko horretan bioteknologia zer den, zein arlotan lan egiten duen, eta gaur egun egiten ari diren ikerketak azalduko ditugu. “DNAren mezu ezkutua” bezalako jokoetan parte hartzeko eta DNA ateratzeko aukera izango dugu.

Ikertzaileak: Agustín DEL PRADO SANTEODOROPablo MANZANO | Neus ESCOBAR
BC3 – Basque Centre For Climate Change. Klima Aldaketa Ikergai
Bizkaiko campusa

Txoko honetan, BC3n (Basque Centre For Climate Change) elikagaien ekoizpen eta kontsumo iraunkorrari buruz egiten dugun lanaren zati bat erakutsiko dugu, klima-aldaketaren testuinguruan.

Horri buruzko informazioa duten bideo eta poster batzuk erabiliko ditugu.

Jarduera honen helburua parte-hartzaileekin elkarrizketa bat izatea da, elikadurarekin, nekazaritzako ekoizpenarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruz, hala nola: Zer eragin klimatiko du abeltzaintzak laboreen aurrean? Zein abeltzaintza mota da ona edo txarra biodibertsitaterako? Zer eragin du gure elikadurak baliabide hidrikoetan? Zer eragin du gure elikadurak lurraren erabileran? Nola eragiten du hemen jaten dugunak munduko beste leku batzuetan? Iraunkorra al da lurraldeari lotutako nekazaritza eta industriala? Zer alde dago metanoaren eta erregai fosilen klima-eraginaren artean? Zer da neutraltasun klimatikoa, eta errealista da nekazaritzako elikagaien katean lor daitekeela? Nola murriztu dezakegu gure elikaduraren aztarna?

Ikerketa taldea: Enedi Ikerkuntza Taldea

Ikertzaileak: Koldobika MARTIN ESCUDERO | Gonzalo DIARCE BELLOSO
Ingeniaritza Energetikoa Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko campusa

Enedi (Energetika Eraikuntzan) ikertaldeak eraikinen energia eraginkortasunaren alorrean egiten du lan. Isolamendu termikoak eraikinen energia aurrezpenean izan dezakeen eragina erakustea da txokoaren helburuetako bat. Horretarako, kamera termografiako bat erabiliko da.

Ikerketa taldea: Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU)

Ikertzaileak: Belén GONZÁLEZ-GAYA | Nerea GARCÍA VELASCO
Itsas Biologiaren eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroa Plentziako Itsas Estazioa
Bizkaia

Langile kualifikatu batek Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaleko Ikerketa Zentroan lantzen diren ikerketa ildoak eta jarduketak aurkeztuko ditu.

Jendearekin landu beharreko hainbat dinamika proposatuko dira, besteak beste, galdera interaktiboen “lehiaketa” bat QR kodeen sistema baten bidez, honako gai hauei buruz: uraren kutsadura, zaborrak eta kutsatzaile emergenteak, mikro eta makroalgak, biodibertsitatea, eta abar.

Ikerketa taldea: BCMaterials

Ikertzaileak: Beatriz LEIVA | Mikel UNDAGOITIA | Pello NUÑEZ | Leire CELAYA
BCMaterials, Materialen Euskal Zentroa, Aplikazioak eta Nanoegiturak, UPV/EHU
Bizkaiko campusa

BCMaterials-en lantzen ditugun material adimendun eta jasangarri berriei buruz gehiago jakin nahi al duzu? Future City izeneko minihiri bat sortu dugu. Azaldu nahi dizugu nola sintetizatzen eta integratzen ditugun naturan dauden materialak –zelulosa, zura, zeta…– eta nola bihurtzen ditugun sentsore-eragingailu eta bateria jasangarrien osagai. Horrek lagundu egiten du ingurumen-inpaktu gutxiago eta bizi-kalitate gehiago duten eta erabat konektatuta dauden etorkizuneko hiriak eraikitzen.

Jendeak hainbat esperimentutan parte hartu ahal izango du, esate baterako: zur magnetikoa, leiho adimendunak, presio sentsoreak, sentsore termokromikoak, bateria biodegradagarriak eta eguzki energia.

Ikertzailea: Unai MARTÍN RONCERO | Maider URTARAN LARESGOITI
Soziologia eta Gizarte Langintza Departamentua
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Bizkaiko campusa

Osasunari mesede egingo dioten inguruneak sortzeko hiriek duten gaitasuna eta aukera aztertuko da. Euskal hirien testuinguruari aplikatutako adibide praktikoak erakutsiko dira, bereziki Bilbokoak: alde batetik, hiri inguruneak bizitza osasungarria edukitzeko aukerari dagokionez sorrarazten dituen desberdintasunak; eta, bestetik, ingurunean esku-hartzeak osasuna aldatzeko duen gaitasuna.

Ikerketa taldea: Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren Gela – Ekonomia Zirkularra

Ikertzaileak: Mireia MARTIN MARCIANES | Ricardo MÍNGUEZ GABIÑA | Erlantz LIZUNDIA FERNÁNDEZ | Estibaliz SAEZ DE CAMARA
Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren Gela – Ekonomia Zirkularra
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko campusa

Klima aldaketari buruzko egungo ekimenak neurri energetikoen eta eraginkortasun energetikoaren funtsezko betekizunean oinarritzen ari dira batik bat. Hala ere, helburu klimatikoak bete ahal izateko, produktuen eta zerbitzuen ekoizpenarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten gainerako isurketen % 45era iritsi beharko da.

Ekonomia zirkularrak, ikuspegi, errentagarri eta sistemikoa eskaintzen du erronka horri aurre egiteko.

Stand horren bidez, ekonomia zirkularrak krisi meteorologikoari aurre egiteko duen funtsezko betekizuna nabarmendu nahi da, baita Ekonomia Zirkularrean oinarritutako printzipio eta estrategiek berotegi-efektuko gasen emisioak nabarmen murriztu ditzaketela ere. Infografia batzuek gure negozio eredua eta zerbitzuen eta produktuen erabilera eta kontsumoa eraldatzeko beharra erakutsi nahi dute. Horretarako, hondakin elektronikoen edo e-wast-en arazoa azaltzen duen erakusketa bat proposatzen da. Aurrerapen teknologikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien kontsumoaren neurrigabeko gorakada da berotze globala eragin duten faktoreetako bat, eta horien ekarpena berotegi efektuko gas guztien % 2-2,5 dela kalkulatzen da. Gainera, Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen % 35 baino ez da prozesatzen. 

Beraz, gaur egun eragiten digun arazo bat da, eta ez dago diseinu aurreikuspenik.

Infografiek QR kode bat azalduko dute, bisitariek eskaneatu eta mugikorraren bidez azalpena entzun ahal dezaten.

Infografia desberdinak ikusi ondoren, QR kode bat eskaneatuz, zure mugikorrarekin jolas egin dezakezu joko interaktibo (Quiz) batean, klima-aldaketari eta ekonomia zirkularrari buruz dituzun ezagutzak egiaztatzeko.

Ikertzailea: José María BECERRIL SOTO
Landareen Biologia eta Ekologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Espazio horrek landareen bitxikeria batzuk ezagutarazi nahi ditu, klima-aldaketak eragindako aldaketetara nola egokitzen diren azaltzeko eta ekosistemetako beste espezie batzuengan, eta giza espeziearengan ere, haren inpaktua arintzen laguntzeko.

Horri esker, herritarrak kontzientziatu ahal izango dira gai horiei buruzko ikerketaren garrantziaz; eta zuzenean murgildu ahal izango dira kontserbazio naturalean, landareek milioika urtez bizirik irautea ahalbidetu duten lankidetza-estrategiak ikasiz.

Ba al zenekien…
landareek ere beren bizitza soziala dutela?
Beren Interneta erabiltzen dutela?
Egoera zailetan landareek are gehiago erabiltzen dutela Interneta?
ingurunera egokitzeko eta klima aldaketari aurre egiteko, landareek sare sozialez baliatzen direla?

Ba al dakizu zeintzuk diren landareen Internetaren funtsezko zatiak?
Ba al dakizu nola laguntzen duten landareek gure karbono aztarna murrizten?

Galdera hauen eta beste batzuen erantzuna jakiteko jakin-mina baduzu, hurbil zaitez!

Ikertzailea: Itziar CABANES AXPE
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko campusa

Jarduera horren helburua robotikaren eta kontrolaren munduan inplikatutako teknologia herritarrei hurbiltzea da. Distantzia murriztu nahi da eguneroko bizitzan robot gehiago daudelako gero eta automatizatuago dagoen munduaren eta gizartearen gehiengoak oraindik duen teknologien ezagutza mugatuen artean.

Proposatzen den jarduketa da stand bat non bisitariak robotika, kontrol eta automatizazio industrialaren munduarekin zerikusia duten ekipoen funtzionamendua behatu ahal izango baitu. Ekipo batzuk neurri errealekoak izango dira, eta beste batzuk eskala txikikoak. Hartara, publikoak, oro har, kontrol automatikoaren eta robotikaren funtsezko oinarriak ezagutu ahal izango ditu, hezkuntza tasuneko hainbat lanabes bistaratuz eta maneiatuz.

Standean egongo diren gailu horien artean aurkitu ahalko dira robot mota desberdinak (robot industrialak, robot mugikorra), prozesuen maketak eskala murriztuan eta, gainera, ekoizpen automatizatuko instalazio txiki bat ere egongo da.

Standaz arduratzen direnak Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak dira, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Departamentuan doktorego tesia edo master amaierako lana egiten ari diren ikasleek lagunduta.

Ikerketa taldea: Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa taldea

Ikertzaileak: Saioa GÓMEZ ZORITA | Jenifer TREPIANA ARIN | Maitane GONZÁLEZ ARCEO
Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila
Farmazia Fakultatea
Arabako Campusa

Standa klima aldaketaren misioaren barruan dago, eta honako gai hauek azalduko dira bertan:

  • Dieta begetarianoak eta haragiaren kontsumoa murrizteak duten garrantzia, eta osasunean nahiz ingurumenean horrek dituen ondorioak.
  • Landare-jatorriko elikagaietan dauden konposatu bioaktiboak: polifenolen inplikazioa osasunean.